Subvenciones Subvenciones

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak (Udalak)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Berdintasuna

Deskribapena:

Xedea

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulagun
tzak.

Erakunde eskatzaileak

 Oinarri hauen xede diren dirulagun tzak jaso ahal izango dituzte Gi puzkoako Lurralde Historikoko udalek –banaka eta/edo bat baino gehiago batera aurkeztuta– eta mankomunitateek, baldin eta proiektu estrategikoak garatu eta abian jarri nahi badituzte emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikaren esparruan, bal din tza hauetakoren bat bete tzen badute:


a) Berdintasunerako politika gara tze ko esparru egonkorra izatea (plangintza, berdintasunean espezializatutako teknikari propioak edukitzea plantillan eta berdintasunerako politika garatzeko berariazko aurrekontua eduki tzea).


b) Berdintasunaren arloko plangintza, berdintasun politikak garatzeko berariazko aurrekontua eta plantillari zuzenean atxi kita ez dauden berdintasun arloko teknikari espezializatuak izatea, gu txie nez lanaldiaren % 50eko dedikazioarekin, betiere deialdiak irauten duen 2 urteetan mantentzen bada.

Proiektuen edukia

Laguntzak banatuko dira jarraian adierazten diren modalitateen arabera. Modalitate bakoi tza ren oinarri arau tzai le espezifikoak eranskinetan doaz:
 

a) Udaletako ahaldun tze espazioen jarduera gisa era tzen diren jarduerak gara tzen dituzten proiektuak.
b) Berdintasunaren arloan lehentasunezkoak diren eskuhartze arloei lotutako proiektuak.

Diruz lagunduko dira bi urteko epean gauzatutako jarduketak, deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik deialdiaren hurrengo urteko abenduaren 31ra arte.

 

Baloratzeko irizpideak

Udaletako ahalduntze espazioetako jarduera gisa eratzen diren jarduerak garatzen dituzten proiektuak:

a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.

b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.


— Helburuak definitzea. 15 puntu gehienez.

— Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
 

— Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.

— Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.

— Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.

c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 5 puntu gehienez.

d) Berdintasun ekipamendu espezifikoak. 10 puntu gehienez.

e) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.

f) Euskara. 5 puntu gehienez.

Berdintasunaren arloko lehentasunezko esku-hartze gaiekin lotutako proiektuetarako:

a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.

b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.


— Helburuak defin tzea. 15 puntu gehienez..

— Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.

— Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.

— Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.

— Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.

c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 10 puntu gehienez.

d) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.

e) Sareko lana. 5 puntu gehienez.

f) Euskara. 5 puntu gehienez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Dirulagun tza jasotzeko interesa duten erakundeek dagokion deialdian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea

2020ko otsailaren 6tik martxoaren 3ra.

Ebazpen epea

Sei hilabete,  gehienez ere.

Emateko prozedura

1. Diru laguntzak emateko prozedura izango da deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia.


2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Jaso beharreko dokumentazioa

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako.

Administrazio-isiltasunaren efektuak Ezespena Aurrekontua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa:  200.000 euroko kontu saila xedatu da 2020ko aurrekontuan eta 200.000 euroko kontu saila 2021ko aurrekontuan.

Eranskin bakoi tze ko proiektu bat aurkeztu ahal izango da, gehienez, udal edo mankomunitate bakoitzeko, baldin eta bi  proiektuen baturak eskatutako gehieneko zenbatekoa berrogei mila eurotik (40.000 €) gorakoa ez bada.

Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzea

Diru laguntza ordaintzea.

Onartutako diru laguntza ordainduko da oinarri orokorretako 13. klausulan aipatzen den kontu zurigarria aurkeztu ondoren, eta kontu hori diru laguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Diruz lagundutako jarduerak ez badira amaitu data horretarako, onuradunek kontu zurigarri partziala aurkeztu beharko dute burututako jarduerekin, eta hitza eman beharko dute jarduera guztiak zurituko dituztela deialdi urtearen ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen, eta diru laguntza. ordainduko zaie.

Kontu zuritzailea aurkeztea

Emandako dirulagun tza ren % 50 ordainduko da urte horretako urtarrilaren 1etik une horretara arte izandako gastuen kontu zurigarria aurkeztu ondoren. Kontu zurigarria deialdiaren urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztuko da, oinarri orokorretako 14. klausulan aipatzen den dokumentazioarekin.
Gainerako % 50a ordainduko da oinarri orokorren 14. klausulan aipatzen den proiektuaren kontu zurigarria aurkeztu ondoren. Proiektuaren kontu zurigarria deialdiaren hurrengo urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Araudi aplikagarria

-  2020ko urtarrilaren 28ko Diputatuen Kontseiluko erabakia, GAO 24zk. 2020ko otsailaren 6koa zeinaren bitartez Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2020-2021rako deialdia.

 - Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua (2007ko apirilaren 12 GAO), eta hori garatzeko araudia,  2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuz onartua (2008ko maiatzaren 6ko GAO).

Internetera sarrera

http://www.gipuzkoa.net/dirulaguntzak , Beka eta Dirulaguntzak

 

 

Informazio gehiago

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa

Gipuzkoa plaza zk. g.

20004 Donostia

berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.eus

943 11 20 76 / 943 11 39 92

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.