Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzekodiru laguntzak (2020)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Agiri Ondarea osa¬tzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzea. Diru laguntza jaso ahalko dute artxiboetako eta bildumetako dokumentu edo dokumentuak, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna dutenak, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoiztuak edo jasotakoak, beti ere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.

Eskaerak aurkezteko epea

28 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hala badagokio, Covid-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko, alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako administrazio epeen etenaldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da epea eskaerak aurkezteko epea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokien eregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar)
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia 
  • Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).
  • Zerga betebeharrak Ogasunarekin egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).
  • Kontu korrontearen titularitatearen ziurtagiria . Aurretik ez bada entregatu Foru Aldundian.
  • Zaharberritu beharreko agirien jabetza eskubidearen titularitatea edo haien gainean eskubide errealen bat duela egiaztatzen duten agiriak.
  • Zaharberritu nahi diren agiriei buruzko argibideak: hautapen hori egiteko arrazoiak, informazio historikoa, haiei buruzko argitarapenak…
  • Agirien ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez
  • Agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena: azalpen zehatza eta irudi forografikoak
  • Proposatutako zaharberritze proiektua
  • Zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua.
  • Aurrekontuko xedapena badagoela egiaztatzen duen agiria (herri erakundeak).
Informazio osagarria
  • Helbidea:
    Gipuzkoako Artxibo Orokorra- San Frantzisko Pasalekua z/g- 20400 Tolosa
  • Harremanetarako pertsona:
    Esther Escalante Galarza: Artxiboko Teknikaria
    Tel.: +34 943 415261
  • E-maila: eescalante@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria

2018ko otsailaren 27ko Diputatuen Kontseiluko akordioa, ondare artistikoaren eta artxiboen zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena. (GAO 2018/03/13)
2020ko martxoaren 4ko  Foru Agindua, 2020 urteko diru laguntzen deialdia onartzen duena, Gipuzkoako Kultur Agiri Ondarea zaharberritzeko. (GAO 2020/03/07 zk. 66)
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.