Subvenciones Subvenciones

Etorkizuna Eraikiz. Gipuzkoa Taldean - I. 1 eranskina

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Estrategia

Deskribapena:

Deskribapena eta jarduera lagungarriak

Diru laguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean programaren barruan, jarduera ildo hauek finantzatzea:

1) Herritarren proiektuak (I.1. Eranskina). Proiektuak honako eremu tematikoetara mugatuko dira:

- Gobernantza publiko kooperatiborako eredu berriekin lotura duten proiektuak.

- Lurraldeko garapen komunitarioko proiektuak eta gure natur eta landa ingurunea ezagutzera eta balioestera zuzendutakoak.

- Gazteen parte-hartzeari zuzendutako proiektuak.

- Belaunaldien arteko lankidetza proiektuak.

- Euskara bultzatu eta zabaltzeko proiektuak.

- Inmigrazioaren erronkari heltzen dioten proiektuak. 

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.

Kontuan hartuta elkarlana bera berrikuntza bat dela, deialdiak sustatzen du proiektuak, dirulaguntza lortzeko, pertsona edo erakunde batek baino gehiagok elkarrekin edo talde bezala proposatzea.

Emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

- Proiektuaren jarduera esparrua, motibazioa, beharra eta egokitasuna hautatutako eremuetan. 20 puntu.
- Proposamenaren diseinua, lan plana eta proiektuaren planifikazioa. 20 puntu.
- Proiektuak Etorkizuna Eraikiz ereduaren metodologian duen egokitasuna. Proiektuan garatuko diren jarduera praktikoen maila eta esperimentazio maila. 16 puntu.
- Proiektuaren aukera, helburuak, xedea eta kolektibo hartzailearen garrantzi kuantitatiboa eta kualitatiboa. 10 puntu.
- Parte-hartzaileak eta proposatutako lankidetza. 15 puntu.
- Proiektuaren eragina, jasangarritasuna eta errepikagarritasuna. 15 puntu.
- Hedapen plana: gauzatuko diren ekitaldiak, komunikazioak eta jardunaldiak. 4 puntu.

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua bostehun eta laurogeita hamar mila euro (590.000 €) izango da guztira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 45.000 euro emango da.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 30ean amaituko da, 12:00etan.

- Proiektuen hasiera: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2021eko irailaren 15ean amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2021eko urriaren 15a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren Dirulaguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.eus).

Dokumentazio hori II. eranskineko 4. atalean dago.

Aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 30ean amaituko da.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Estrategia Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntza jasotzen bada, aurrekontuaren % 100 zuritu beharko da.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Aplikatu beharreko araudia

2020ko otsailaren 18ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2020ko otsailaren 27ko GAO, 39. zk)

Informazio gehiago

Estrategia Zuzendaritza Nagusia
Diputatu Nagusia
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia

mgurruchaga@gipuzkoa.eus
943 11 21 37 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Estrategia

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.