Subvenciones Subvenciones

2. eranskina -Interes turistiko nabarmena duten gastronomiari lotutako ekitaldiak antolatzea edo babestea

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Turismo

Deskribapena:

Xedea

Interes turistiko nabarmena eta kanpoko hedabideetan proiekzio handia duten gastronomiari lotutako  ekitaldiak antolatzea eta babestea

Laguntzen zenbatekoa

80.000,00 euro.

Erakunde onuradunak

Gipuzkoako udalak edota turismoa sustatzeko horien mendeko erakundeak, eta, mankomunitateak eta turismoa kudeatzeko esparruan lanean aritzen diren akziodunen gehiengo publikoa duten eskualdeko garapen entitate publikoak eta sozietateak edota turismoa sustatzeko horien mendeko erakundeak.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2019ko maiatzak 1
Amaiera: 2019ko maiatzak 30

Aurkeztu behar diren agiriak

Diru laguntza eskaera egiteko:
- Eskaera orria
- Eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzeko agiria.
- Entitate eskatzaileak onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena, 3.2 oinarrian xedatutakoaren arabera.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak; edo horien ordez, 3.3 oinarrian  aipatzen den berariazko baimena idatziz.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartutakoak) 11.5 artikuluan jasotzen dituen erakundeei dagokienez, nahikoa izango da aitorpen erantzulea aurkeztea, zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana frogatzeko ziurtagirien ordez.
- Diru laguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen memoria.
- Proiektuaren aurrekontua, gastuen banakapena eginda.
- Diru laguntza mota edo lerro  bakoitzari bereziki dagokion dokumentazioa, oinarri espezifikoetan adierazten denari jarraituz.

Ordainketa eskaera egiteko:
- Ordainketa eskaera
- Kontu zurigarria

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isisltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak (GAO 122, 2016ko ekainaren 28koa).

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia, GAOn  2019ko apirilaren 30ean argitaratua (80. zenbakia).

Informazio osagarria

Eneritz Toledo
Telf.: 943 112187
Helbide elektronikoa: etoledo@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.