Subvenciones Subvenciones

Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera GFAk emaniko VT baimenen jabeei bideratutako diru-laguntzak ematekoa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutako diru-laguntzak 

Laguntzen zenbatekoa

Diruz-lagunduko da ibilgailu berria egokitzen egin den gastuaren % 80, gehienez ere 12.000 euro onuradun bakoitzeko.

Hartzaileak

Diru-laguntza hauetara lotu daitezke indarrean dauden eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko lizentziaren eta VT baimenaren jabe direnek, hirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak beteta.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ikus Eranskinak: eskaera orria eta adierazpenak..

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko ekainaren 26a.

Eskaerak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskaerak, urteko deialdian zehaztutako ereduaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkez daitezke Internet bidez, baldin eta dokumentuaren izaerak horretarako aukera ematen badu. egoitza elektronikoaren barrena (https://www.gfaegoitza.eus), erregistro elektronikoan sartu behar da (https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/WATAtariaWEB/inicio.do?idioma=E&app=00001), eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabili. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan, foru dekretu hauek bete behar dira: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena.

Orobat, eskaerak eta dokumentazioa aurkeztu daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z.g., beheko solairua, Donostia), Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta; edo, nahi izanez gero, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoetatik edozein erabiliz.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak:  https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/07/01/c1604722.pdf

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa
  • 943112495

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.