Subvenciones Subvenciones

8. Euskarazko aldizkako argitalpenak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan euskarazko aldizkariak sustatu eta bultzatzen dituzten enpresa eta elkarteentzako diru laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

1.026.044,00 €

Hartzaileak Euskarazko aldizkarien argitalpena sustatu edo bultzatzen duten erakundeak. Baldintzak
  1. Euskara hutsean argitaratzea.
  2. Banaketa-sistema garden eta agerikoa izatea.
  3. Lege-gordailua eta ISSN edukitzea edo, hauek ezean, eskaera bideratuta izatea.
  4. Izenburu berarekin argitaratzea, jarraikako seriean, zenbaki korrelatiboarekin eta argitalpen datarekin.
  5. Aldizkarian inprimategi oina sartzea, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen beharkizun guztiekin.
  6. Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi eta garbi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren argitalpenen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.
  7. Gutxieneko baldintza batzuk betetzea urtean argitaratutako zenbaki kopuruaz, orri kopuruaz eta tiradaz:(ikus oinarriak).
  8. Webgune bat izatea (kasu batzuetan), aldizkariaren edukiaren bertsio elektronikoa argitaratzen duena.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  •  Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
  • Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  •  Argitalpenaren trataeran genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2018ko otsailaren 23 arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://www.gfaegoitza.eus)

Ikus: 72/2014 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2018ko urtarrilaren 23koa, diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.