Subvenciones Subvenciones

Europako proiektuen prestaketan aholkularitza teknikorako diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kanpo Harremanak

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Toki erakundeek Europako proiektuen prestaketan aholkularitza teknikorako diru laguntzak. Diru laguntza hauen helburua da Lurraldeko toki erakundeei laguntzea, haiek Europako proiektuetan beren hautagaizak prestatu eta aurkeztean aholkularitza zerbitzuak kontratatuz egiten duten ahaleginagatik.

Laguntzen zenbatekoa

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion laguntzetarako guztira 30.000 euroko gastua egiteko baimena eman da. Diru laguntzaren zenbatekoa finkatuko da 8. oinarri arautzaile orokorrak xedatutakoaren arabera.

Hartzaileak

- Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.

- Mankomunitateak edo eskualdeko garapen agentziak.

- Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada.

Baldintzak

- Kostu horiek diruz lagungarritzat hartu ahal izateko, egiaztatu behar da proiektua aurkeztu dela Europako deialdi jakin batean, 2018ko urtean zehar.

 - Europako proiektuan parte hatzea proiektuaren lider gisa nahiz bazkide gisa izan daiteke.

- Diruz lagundu daitezkeen gastu gisa sartuko diren kostuak dira Europako proiektu bat Europako deialdi batean aurkezteko prestatze, diseinatze eta aurkezte prozesuan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituzten kanpoko enpresak kontratatzearekin zerikusia dutenak.

- Salbuespenez, finantzatu ahal izango dira joan-etorrietako gastuak, baldin eta egiaztatzen bada gastu horiek lotura zuzena dutela proiektua aurkeztearekin eta ezinbestekoak izan direla proiektua Europako deialdi hautatuan aurkezteko (Infoday-ra bertaratzea, bilerak programaren harremanetarako puntu nazionalarekin...)

Aurkeztu behar diren agiriak

Deialdi honetan aproiektuak aurkeztu ahal izateko, erakunde eskatzaileek eskaera bete eta aurkeztu beharko dute eskuragarri dagoen formulario normalizatuan.

Eskaerak, ezarritak aurkibidea jarraituz, honako datu hauek eduki beharko ditu:

a) Erakunde eskatzailearen datuak.

b) Aurkeztutako proiektuaren datuak.

c) Proiektua aurkeztu den Europako deialdiaren datuak.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko irailaren 30ean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko lekua

Ikus laugarren oinarri arautzailea: “Eskaerak aurkezteko modua eta epea”.

Ebazpen Epea

Behar den ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea zazpi hilabetekoa izango da.

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2018/04/30/e1802817.htm

Oharrak Internetera Sarrera

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kanpo Harremanak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.