Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

BaK, online jaso dezakezun identifikazio digitala  

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak BaKen bidez zerga-informazioa lortzeko eta errenta- eta ondare-aitorpenak aurkezteko aukera emango du.

Eskatu zure bak

Oharra: Google Chrome, Mozilla Firefox edo Microsfot Edge nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.

 

Zer da BaK?

Identifikazio elektronikorako BaK bitartekoa pertsona fisikoei zuzendutako identifikazio eta sinadura elektronikoko doako sistema bat da, online izapideak egiteko. Sistema erraza da, eta izapidetze elektronikoa NAN/AIZ eta pasahitz batekin bakarrik egin daiteke.

Ziurtagiri ez-kualifikatu bat du lotuta hodeian, IZENPE erakunde ziurtatzaileko pertsona fisikoei zuzendutakoa. BakQ jadanik badaukazu, ez duzu BaK eskatu beharrik, pasahitza berbera baita.

Halaber, BaK lortzeko, ez duzu aurrez aurre aurkeztu beharrik. Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatutako formularioaren bidez lor dezakezu.

 

Zer egin dezakezu?

Tramiteak online-Gipuzkoatarian, informazio fiskala lortzeko eta errentaren autolikidazio-proposamena onartzeko soilik erabili ahal izango da, eta ZergaBidean, aldiz, errenta- eta ondare-aitorpenak aurkezteko. Ezin izango da ez idatzirik ez bestelako adierazpenik aurkeztu. Gainerako zerbitzu telematikoetara ere ezingo da sartu Tramiteak online-Gipuzkoatariatik.

Ezin izango da zerga-ordezkaritza berririk izapidetu (001 eredua). Ordezkaritza lehenago izapidetu denean bakarrik ordezkatu ahal izango da hirugarren bat.

Aurreko kanpainan lortutako BaKek indarrean jarraitzen dute.

Kontuan izan behar da BakQk eta gainerako ziurtagiriek pertsonatzea eskatzen dutela, baina ez dutela BaKak dituen mugak.

 

Indarraldia

BaK sinadura elektronikoan bertan ezarritakoa.