Online Laguntza: Izaera pertsonaleko datuen babeserako informazioa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen datuak babesteari buruzkoa (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra), eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako araudia betez, jakinarazten da datu pertsonalak "Online laguntza zerbitzua" izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla:  

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa betez, honakoaren berri ematen da: 

Gobernantza Departamentua / Zerbitzuetako eta Administraren Berrikuntzako eta Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia

2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datuen Babeserako Araubide Orokorrari buruzkoa xedatutakoa betetzeko, jakinarazten dizugu emango dituzun datuei tratamendua emango zaiela, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez izapide elektronikoak egiteko online laguntza emateko.

Emandako datuak soilik erabiliko dira egindako kontsultak ebazteko eta eskatzailearekin harremanetan egon ahal izateko online elkarrizketak irauten duen bitartean 

Tratamendua egiteko, tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiltzen dira:

  • DBEO 6.1 e) interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.
  • 9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena
     

Jaso daitezkeen datu pertsonalak Erabiltzailearen konexioari buruzko datuak dira, bai eta Erabiltzaileak, egindako kontsultaren arabera, jakinarazten dizkigun gainerako datuak

Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak gordeko dira soil-soilik horien bilketa eragin duen xedeetarako, eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen ardura posibleak zehazteko. Datuak 6 hilabeteko epean ezabatu egingo dira

Interesdunak aukera izango du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamendua mugatzeko, eta aurka egiteko. 

Gorago adierazitako eskubideak baliatzeko idazkia helarazi beharko da dbo@gipuzkoa.eus helbide elektronikora, izen-abizenak zehaztuta, NANaren edo pasaportearen kopiarekin batera eta baliatu nahi den eskubidea azalduta; edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/datuen-babesa/eskubideak-erabiltzea 


Datu pertsonalen tratamenduaren inguruko gaietarako, datuen babeseko ordezkariarekin ere harremanetan jar daiteke, dbo@gipuzkoa.eus helbidean.