TablonAnunciosPortlet TablonAnunciosPortlet

Araudia tramitazio bidean

Foru arauen aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen proiektuen jendaurreko informazioa

Atal honen bidez bete egiten da uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 70.1.d) artikuluan exijitutako tramitea, foru arauen aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen proiektuen informazioa jendeaurreko jartzeari buruzkoa.



Bilaketa-irizpideak

Uneko hilabeteko xedapenak: Abendua

FORU DEKRETU proiektua, zeinaren bidez onesten baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga kudeaketari eta zerga arloko jarduketa eta prozeduren arau komunei buruzko Erregelamendua.

Foru Arau aurreproiektua, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa batzuk ekarri eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzen dituena.

Foru dekretu proiektua, PFEZren Erregelamendua, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatu, eta ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietate zergan kalkulatzeko 2020an aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onesten dituena.

Foru Dekretu proiektua Gipuzkoako Lankidetza Mahaia sortu eta arautzen duena.