Tablon Anuncios Tablon Anuncios

Araudia tramitazio bidean

Arauak egiteko prozeduren zerrenda

Arauak egiteko prozeduren zerrenda eguneratua, unean-unean martxan daudenena: xedea, tramitazioaren egoera eta izapide ezberdinetarako egutegia adierazita.



Bilaketa-irizpideak

Uneko hilabeteko arauak: Abendua

Foru dekretu proiektua, zerga egoitza identifikatzeko betebeharra aldatzea helburu duena.

Foru dekretu proiektua, finantza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatu eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra aldatzea helburu duena.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak kalkulatzearren 2021ean aplikatuko diren eguneratze koefizienteak

Foru Dekretu proiektua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak kalkulatzearren 2021ean aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onartzen dituena.
Foru arau aurreproiektua, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru-laguntzei buruzkoa, aldatzen duena.

Eguneratzea martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru-laguntzei buruzkoa.
2021. urteko zerga aldaketei buruzko Foru Arauaren aurreproiektua.

Foru Dekretu proiektua, TicketBAI sistemaren erregelamenduzko garapena onartzen duena.