TablonAnunciosPortlet TablonAnunciosPortlet

Foru arau bat prestatzeko prozedura, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa jakin batzuk eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzeko.

Proiektatzen den foru arauaren xedea da zerga aldaketa jakin batzuk onartzea Europar Batasuneko Zuzenbidea Gipuzkoako zerga ordenamenduan txertatzeko, saiheste fiskaleko jokabideen esparruan. Orobat, foru arau honek beste aldaketa batzuk ere sartu nahi ditu araudian, gehienak teknikoak, zerga ordenamenduko edukien koherentzia eta aplikagarritasuna hobetzeko.

Behin-behineko izapide ezberdinetarako egutegia:

  • Aurretiazko kontsulta publikoa: 2019/09/16

  • Prozedura hasteko foru agindua: 2019/10/09

  • Foru diputatuak testua onestea: 2019/10/31

  • Nahitaezko txostenak: 2019/12/02

  • Entzunaldi, kontsulta edo informazio publikoa: 2019/11/04

  • Jarraitutako prozedura azaltzeko memoria: 2019/12/09

  • Lege Aholkularitzako Batzordearen irizpena: Ez aplikagarria

  • Organo eskumendunaren onespena: 2019/12/17

  • Batzar Nagusietara igorpena: 2019/12/26

(*) Entzunaldi, kontsulta eta jendaurreko informazio izapidean dauden xedapenak Egoitza Elektroniko honen hurrengo atalean kontsulta daitezke: "Foru arauen aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen proiektuen jendaurreko informazioa".