Administrazio jarduketa automatizatua

Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, honela definitzen du 41. artikuluan administrazio jarduketa automatizatua: administrazio publiko batek administrazio prozedura baten barruan bitarteko elektroniko hutsez egindako edozein egintza edo jarduketa, enplegatu publikoen zuzeneko esku hartzerik gabe burutzen dena.

Administrazio jarduketa automatizatu baten deklarazioa kasu bakoitzean eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez egingo da. Ebazpen horretan ezarriko dira administrazio jarduketa automatizaturako sinadura-sistemak eta organo eskuduna, kasuen arabera, informazio-sistemaren eta haren iturri-kodearen zehaztapenak, programazioa, mantentze-lanak, ikuskapena eta kalitate-kontrola definitzeko, eta, hala badagokio, baita organo arduraduna ere, aurkaratze-ondorioetarako.

Administrazio jarduketa automatizatuak erregulatzen dituen araudia:

  • Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (41. eta 42. artikuluak).
  • Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak, Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onesten duena (20. eta 21. artikuluak).
  • Irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena (26. eta 27. artikuluak).
  • Apirilaren 21eko 5/2020 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga kudeaketari eta zerga arloko jarduketa eta prozeduren arau komunei buruzko Erregelamendua onesten duena (36. artikulua).

Gipuzkoako Foru Aldundian indarrean dauden jarduketa automatizatuak: