Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Egoitzaren abisuak

Egoitza abisuak Egoitza abisuak

Atzealdea

2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: BAK

Apirilaren 7tik aurrera, ZergaBidean 2020ko errenta programa eskura jartzearekin batera, BAK kodea erabilita zerga informazioa deskargatu ahal izango da errenta aitorpenean. Apirilaren 15etik aurrera, BAK kodea erabilita, errenta eta ondare aitorpenak aurkeztu ahal izango dira Internet bidez.

BAK kodea modu telematikoan lortzen da, gure bulegoetara etorri beharrik gabe. Baina baditu muga batzuk:

  • ez du balio Gipuzkoatariko gainerako zerbitzu telematikoetan sartzeko.
  • gainerako aitorpenak ezin dira Zergabideatik aurkeztu, ezta beste ezein idazkirik ere.
  • ezin da ordezkaritza berririk izapidetu (001 eredua); ordezkaritza lehenago lortu denean bakarrik jardun daiteke hirugarren baten ordezkari moduan.

BAkQ kodeak eta sinadurarako erabiltzen diren beste ziurtagiri aurreratuek ez dute horrelako mugarik; hala ere, horiek lortzeko, gure bulegoetara etorri beharra dago.