Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Internet bidezko tramiteak

Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoz izatera behartutako kolektibo berriak

2017.10.02


Urriaren 2tik aurrera zabaldu egin da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanak bitarteko elektronikoz izateko behartutako kolektiboa. Hain zuzen ere, hauexek dira behartutako pertsonak eta entitateak:

  • Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 14. artikuluko 2. apartatuan aipatzen dituen subjektuak:
    • Pertsona juridikoak.
    • Nortasun juridikorik gabeko erakundeak (ondasun erkidegoak, jabeen komunitateak, sozietate zibilak, …)
    • Diharduten lanbidean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera hori dela-eta egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
    • Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
    • Administrazio publikoetako enplegatuek enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.
  • Profesional izaera dutenak, beren izenean eta beraiek ordezkatzen dituztenen izenean jarduten direnean (nahiz eta azken horiek behartuta ez egon).
  • Eta zerga arloan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenean, eta, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga arautzen duen abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak 24.2 eta 38. artikuluetan aipatzen dituen kasuetan daudenean.