Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Jakinarazpen elektronikoak: kortesia egunak

Zergapekoek aukera izango dute Ogasun eta Finantza Departamentuak egoitza elektronikoan zerga arloko jakinarazpen elektronikorik jarriko ez diren egunak adierazteko.

2020.07.29


Zergapekoek aukera izango dute Ogasun eta Finantza Departamentuak egoitza elektronikoan zerga arloko jakinarazpen elektronikorik jarriko ez diren egunak adierazteko, hau da, lagun artean kortesia-egunak deitzen direnak.

Aukera hori 2020ko uztailaren 28tik aurrera egongo da eskuragarri. Dena den, egun horiek nahi den epealdia hasi baino gutxienez 7 egun natural lehenago aukeratu behar dira.