Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Koronabirusa. Kontratazio prozeduretan epeak etetea.

2020.03.20


COVID-19ak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko ezarritako larrialdi-egoeraren ondorioz, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen kontratazio prozedurei dagokionez, eskaintzak, proposamenak eta hautagaitzak aurkezteko epeak eteten direla adierazten dugu, larrialdi egoeraren hasierako epea amaitu bitartean. Larrialdi egoeraren luzapena erabakiko balitz, etete-epeak egokituko lirateke.

Larrialdi-egoera amaitu ondoren, kontratugilearen profilean eskaintza, proposamenak eta hautagaitzak aurkezteko azken behin-betiko datak argitaratuko dira, baita plikak irekitzeko datak ere.