Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izenpek "ROCA" mehatxuaren eraginpean dauden ziurtagiri elektronikoak ordezkatuko ditu

Izenpek "ROCA" mehatxuaren eraginpean dauden ziurtagiri elektronikoak ordezkatuko ditu; "ROCA" mehatxuak identifikazio txartel batzuetako txipetan egiten du eraso.

  • Nahiz eta ziurtapenen partaidetzako sozietateak Euskadin kalteen berririk ez izan, prebentzio modura hori erabaki du, erabiltzaileen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko;
  • IZENPE jarriko da harremanetan txartel-eredu zehatz hori erabiltzen dutenekin, eta ordezkatu egingo ditu, inolako kosturik gabe, autentifikazio-berme guztiak dituzten beste ziurtagiri batzuekin;
  • Web-orrialdeak ziurtagiri elektroniko horien erabiltzaileen esku jarriko du ”ROCA" mehatxuaren inguruko informazio guztia, bai eta identifikazio digitaleko txartelen egoera egiaztatzeko onlineko zerbitzua ere.