Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Untzi Museoa itxita obrengatik

Igogailuaren instalazioa eta erakusketaretoen hobekuntza lanak. 2019ko otsailaren bukaera arte.

2018.10.02


Gaurtik aurrera, astelehena, eta otsailaren amaierara arte gutxi gorabehera, museoa itxita egongo da obrengatik. Erreforma integraleko obrak dira, eraikinari irisgarritasun eta konfort hobea emateko. Hauek dira esku hartzeak:

  • Igogailu panoramiko bat instalatzea eraikin barruan lehen solairuko irisgarritasuna hobetzeko, eta behin betiko ebaztea eraikinaren ganbararako irisgarritasuna. Planteatzen den ebazpena museoaren ibilbidean integratuta geratzen da, eta, ondorioz, erabili nahi duenak edo behar duenak erabili ahal izango du.
  • Ganbarako erabilerak eta espazioak berrantolatzea, eraikinaren erabilera publikoak batuz eta erakusketarako azalera handituz.
  • Museoaren gainerako dependentziak eguneratu (fatxadako hutsunean kanpora «irekitzea», harrera berrantolatzea, komunetarako irisgarritasuna hobetzea, amaierak berritzea, eta abar) eta altzariak.
  • Museoaren aire girotzearen instalazioa erabat berritzea, energetikoki eraginkorragoa den bat jarrita.
  • Eraikinaren fatxadak osoki zaharberritzea, baita partzelaren urbanizazioa osatzen duten beste elementu batzuk ere (eskailerak eta sarrera plataforma, eta abar).

Obrek lau edo bost hilabete iraungo dute, eta aurrekontua 350.000 euro da.

Loturak

Untzi museoa