Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Koronabirusa. Herritarrentzako arreta zerbitzu minimoak

2020.03.16


Koronabirusa dela-eta gertatzen ari den ezohiko egoeraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez-aurre ematen dituen arreta zerbitzuak minimora eramatea erabaki du eta hori dela eta, hemendik aurrera soilik Foru Jauregiko Informazio eta Arreta Bulego Nagusia irekiko du, 9:00tatik 14:00tara, gutxieneko pertsonalarekin, ondorengo izapideak egiteko:

  • Erregistro Orokorra
  • BAKQ identifikazio elektronikoa egitea edo berritzea

Herritarrei eskatu nahi diegu zerbitzu telematikoak (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/hasiera edo gipuzkoa@gipuzkoa.eus) edo gure arretako app mugikorra erabiltzeko.