Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Tramitazio elektronikoa behartutako taldeak

320/2017 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen foru Administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tzeko obligazioa arau­tzen duena

2017.07.05


Zerga betebehar jakin ­batzuk bete­tzeko garaian bitarteko telematikoen erabilera bul­tza­tzen jarraitu nahirik, foru agindu honek ordeztu egiten du urtarrilaren 4ko 1/2016 Foru Agindua; orobat, ezar­tzen du ezen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluko baldin­tzak bete­tzen dituzten zergapekoek eta beren gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik edo dedikazio profesionalagatik bitarteko horietara iristeko moduan dauden beste kolektibo ­batzuek nahitaez bitarteko elektronikoak erabili behar dituztela Ogasun eta Finan­tza Departamentuaren egoi­tza elektronikoan herritarren esku jar­tzen diren zerga alorreko tramite eta zerbi­tzu guztietan.

Horrez gain, agindu honek zehazten du zer identifikazio sistema eta zer sinadura elektroniko erabili daitezkeen zerga arloko harreman telematikoetan, eta bertan behar uzten ditu urtarrilaren 4ko 1/2016 Foru Aginduak jakinarazpen elektronikoari egindako salbuespenak.

Amai­tzeko, foru aginduak ezar­tzen du aurkezpen telematikorako bitartekoak izango direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan une bakoi­tzean eskura jar­tzen diren formulario eta aplikazioak eta Zergabidea sisteman dauden ereduak. Horren ondorioz, zerga aitorpenen ereduen foru aginduetan aurkezpenerako bitartekoei egindako erreferen­tziak alde batera ­utzi eta foru agindu honetan ezarritakoa aplikatuko da haien ordez, eta erreferen­tzia horiek ez dira beharrezkoak izango agindu hau indarrean jarri ondoren onar­tzen diren ereduei dagokienez.