Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Fiskalitatea berritzeko ideien sariketa.

Fiskalitatea berritzeko ideien II. lehiaketa

2018.07.03


Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatea berritzeko ideien sariketa. Izan ere, haren asmoa da ideia berritzaile horien bidez zerga obligazioak borondatez betetzeko laguntza zerbitzu berriak ematea eta zerga iruzurraren aurkako tresna berriak sortzea.

Foru erakundeak erakarri nahi ditu Foru Ogasuna ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak.

  • Hartzaileak: Gipuzkoan helbideratutako edozein pertsona fisikoa.
  • Sariak:
    • 1. saria: 1.500€ (diruzko saria) eta ordenagailu eramangarri bat.
    • 2. saria: 750€ (diruzko saria) eta telefono adimendu bat.
  • Dokumentazioa eta aurkezteko modua:
    • Gipuzkoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
    • 1. gehigarria:eskaeraren eredua.
    • 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.
  • Internet bidez aurkeztu behar da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartuz.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19tik urriaren 15era arte.
  • Informazio gehiago eskuratzeko:herritarrenarreta@gipuzkoa.eus