Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Borondatezko ordezkarien errolda

Gipuzkoako Foru Aldundiaren borondatezko ordezkarien erroldari buruzko erregulazioa

2017.06.21


Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ekainaren 12ko 651/2017 Foru Agindua argitaratu da. Foru Agindu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren borondatezko ordezkaritza korporatiboaren erroldan aldaketa batzuk sartzen ditu.

Aldaketa nagusia da Gipuzkoako Foru Aldundiaren borondatezko ordezkaritza korporatiboaren erroldan bi eduki izatetik lau eduki izatera pasatzen dela. Hauek dira orain egongo diren edukiak:

  • 1. edukia. ”Fakturen kudeaketa.”
  • 2. edukia. “Kontratazioa.” (berria)
  • 3. edukia. “Diru laguntzak eta laguntzak.”
  • 4. edukia. “Ondorio guztietarako.” (berria)

Orain arte zeuden bi edukiak markatuta zuten ordezkariek tributarioak ez ziren jakinarazpen guztietan sartzeko aukera zuten, baina ekainaren 21etik aurrera (orduan sartuko baita indarrean Foru Agindua) bakarrik sartu ahalko dira markatuta duten gaiei dagozkien jakinarazpenetan eta denak ikusi nahiko balute 4. Edukia “Ondorio guztietarako” markatu beharko dute.