Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2018ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: autolikidazio proposamenak onartzea

Iazko kanpainan 249.122 proposamen prestatu ziren eta horietatik 213.680 onartu. Kanpaina honetarako 250.966 proposamen prestatuko dira. Horietatik 167.174 itzultzekoak dira eta 83.792 ordaintzekoak.

2019.04.09


Duela zenbait egunetatik jakin daiteke proposamenik postaz jasoko dugun edo ez, eta baiezko kasuan, baita edukia ikusi ere. Proposamena jadanik onartu daiteke.

Emaitza itzultzekoa bada, dirua hiru laneguneko epean ordainduko da proposamena onartzen denetik hasita. Emaitza ordaintzekoa bada, bi modutara ordaindu daiteke: bi zatitan (%60 19/07/02an eta gainerako %40a 19/11/11n) edo dena batera (19/07/02an).