2025eko BEZaren urteko autolikidazioa 2026ko urtarrilaren lehen 31 egunen barruan aurkeztu behar da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbatean, igandean edo jaiegun batean egokituz gero, ondorengo egun baliodunean amaituko da. 2026ko otsailaren 2an amaituko da aurkezpen epea.
Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat eskaintzen du bere webgunean zergadunei informazioa emateko eta BEZaren urteko autolikidazioaren aurkezpena errazteko.