Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

COVID-19. Behin behineko baliabide elektronikoak

Covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko behin behineko baliabide elektronikoak jarri dira abian.

2020.04.08


Baliabide telematikoen erabilera bultzatu eta erraztuko da egoitza elektroniko honetako GIPUZKOATARIA online izapideen atarian eta ZERGABIDEA plataforman dauden izapide guztiak egin ahal izateko. Horretarako, baliabide elektroniko hauek jarriko ditugu zure eskura, data hauetan:

Bak: kontraste-datuekin on-line lor daitekeen identifikazio-bitartekoa. 

  • Ez du pertsonaziorik behar.
  • Dagoeneko martxan jarri da 2020ko apirilaren 7an.
  • Informazio gehiago: Bak eskaera

Ezohiko ordezkaritza kontraste-datuarekin.

  • Ordezkariak ordezkaritza bati alta eman ahal izango dio ordezkatuaren kontraste-datu batekin.
  • Kontraste-datua izango da Gipuzkoan azken 4 urteetan ordezkatutako pertsonak aurkeztutako azken errenta-aitorpenaren zenbatekoa, ordaindu beharrekoa edo itzuli beharrekoa.
  • Abian jartzeko data: 2020ko apirilaren 14a
  • Informazio gehiago: Ezohiko ordezkaritza

Epeak zabaltzea gako operatiboetan

  • 2020ko martxoaren 14tik uztailaren 29ra (biak barne) iraungitzen diren gako operatiboak automatikoki luzatuko dira uztailaren 29ra arte.
  • Abian jartzeko data: 2020ko apirilaren 14a
  • Informazio gehiago: 139/2020 Foru Agindua

IZENPEren ziurtagiriak berritzea

  • Bertaratzerik gabe, martxoaren 14tik aurrera iraungita daudenetarako.
  • IZENPEk aukera eman du erakunde eta entitateko ordezkariaren ziurtagiria eskatzeko eta berritzeko, "Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen konfiantza-zerrendan" (TSL) sartutako edozein ziurtagirirekin, hala nola NAN elektronikoa, FNMT,...
  • Informazio gehiago: IZENPEk hartutako neurriak

Dokumentua deskargatu

Ohiko galderak [PDF]