Atzealdea 2026ko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina
2026ko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina
Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea Abaltzisketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Asteasu, Ataun, Aia, Azpeitia, Beizama, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Elduain, Elgeta, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Soraluze-Placencia de las Armas, Errezil, Leintz-Gatzaga, Segura, Zaldibia, Mendaro, Baliarrain, Orendain, Altzaga eta Gazteluko udaletako 2026ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina 2026ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era egingo dela, biak barne.
Aurtengo apirilaren 26a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.
Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Hondarribia, Hernani, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Arrasate-Mondragón, Mutriku, Oñati, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Donostia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Bergara, Villabona, Ordizia, Urretxu, Zarautz, Zumarraga, Zumaia, Lasarte-Oria eta Astigarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.
.