Atzealdea 2025eko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina

< Atzera

2025eko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina

Zergaren borondatezko ordainaldirako epea,2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era egingo da, biak barne, izango da Gipuzkoako udaletan.

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinarazten da Abaltzisketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Asteasu, Ataun, Aia, Azpeitia, Beizama, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Elduain, Elgeta, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Soraluze-Placencia de las Armas, Errezil, Leintz-Gatzaga, Segura, Zaldibia, Mendaro, Baliarrain, Orendain, Altzaga eta Gazteluko udaletako 2025eko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina 2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era egingo dela, biak barne.        

Aurtengo apirilaren 26a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Hondarribia, Hernani, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Arrasate-Mondragón, Mutriku, Oñati, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Donostia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Bergara, Villabona, Ordizia, Urretxu, Zarautz, Zumarraga, Zumaia, Lasarte-Oria eta Astigarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.