Atzealdea 2025eko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: Errentaren eta ondarearen gaineko zerga informazioa
2025eko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: Errentaren eta ondarearen gaineko zerga informazioa
Gaurtik aurrera 2025eko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke, egoitza elektronikoaren Tramiteak online atalaren bidez. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.
Egun gutxi barru, errenta, ondarea eta fortuna handien elkartasunaren laguntza programak argitaratzen direnean, informazio hori programa horietara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.
Nola lortzen da zerga informazioa?
- B@kQ edo ziurtagiria erabiliz, egoitza elektronikoaren Tramiteak online atalaren bidez. Berehala eskuratzen da.
- Foru Ogasuneko bulegoetara etorriz, hitzorduarekin. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
- Internet bidez eskatu daiteke, B@kQ identifikaziorik edo ziurtagirik gabe, edo, bestela, telefonoz eskatu daiteke, posta arruntez jasotzeko.