Atzealdea 2024ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: errentari buruzko zerga informazioa

< Atzera

2024ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: errentari buruzko zerga informazioa

2024ko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke dagoeneko.

2024ko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke dagoeneko. Egoitza elektronikoaren Tramiteak online sartuta jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez. Egun gutxi barru, errenta, ondarea eta fortuna handien elkartasunaren laguntza programak argitaratzen direnean, informazio hori programa horietara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.