2023ko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina

< Atzera

2023ko ondasun higiezinen gaineko zergaren kanpaina

Zergaren borondatezko ordainaldirako epea, 2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean, biak barne, izango da Gipuzkoako udaletan.

2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean, biak barne, Gipuzkoako Foru Ogasunak ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) ordainagiriak kobratuko ditu.

Ordainketa helbideratuta baduzu, azken egunean kargatuko zaizu, bestela, postaz jasoko duzu ordainagiria eta finantza entitate laguntzaile batera edo zure udaletxera joan beharko duzu ordainketa egitera. Abantaila gehiago eskaintzen dituelako ordainagiria helbideratzea gomendatzen da.

Web orrian aurkituko duzu kanpaina honi buruzko informazio guztia, bai eta zerga tasak, salbuespenak, hobariak, kudeaketa egiten duten udalak eta beste hainbat alorri buruzkoa ere.

Zalantzarik izanez gero, deitu mesedez Gipuzkoako Foru Ogasunera: 943 11 30 00.