Atzealdea 2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: kanpainaren webgunea

< Atzera

2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: kanpainaren webgunea

2023ko errenta eta ondarea aitortzeko aurtengo kanpainarekin lotuta, dagokion atala argitaratu da gaur webgunean.

Momentu honetan webaren eduki batzuk ez daude erabiltzeko moduan. Apurka-apurka argitaratuko dira, kanpaina hasi baino lehen. Zein egunetan argitaratuko diren e-postaz jakin nahi baduzu, Berriak/Harpidetza atalean erregistra zaitezke. Leiho berrian irekiko da.. Hala eginez gero, kanpainako beste eduki bat plazaratzen dugun bakoitzean jakinaren gainean jarriko zaitugu, eta besteak beste, eduki hauetako bat argitaratzen denean:

  • Gidaliburua.
  • Programak.
  • Zerga informazioa.

 

Kontuan hartzeko datak:

  • Autolikidazio proposamenak onartzea: 2024ko apirilaren 8tik uztailaren 1era.
  • Internet bidez aitorpenak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 11tik uztailaren 1era.
  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: 2024ko apirilaren 12tik ekainaren 7ra (epea luzatu daiteke ordu libreak egonez gero).
  • Errenta mekanizatuaren aitorpena aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 16tik uztailaren 1era.