Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Tramiteak online-Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.
Egun gutxi barru, errentako laguntza programa argitaratzen denean, informazio hori programa horretara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.