Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: Ogasunarekin euskaraz

Hizkuntza aukeratu, zerbitzua bikain hartu.

2021.03.30


Gipuzkoako Foru Ogasunak gizarte garapenari egiten dion ekarpen nagusietako bat  bere zerbitzu publikoak kalitatez ematea da. Horri jarraituz, bikain eman nahi dugu arreta herritarren aukerako hizkuntzan.

2020an Gipuzkoan 80.519 herritarrek euskara aukeratu dute Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan. 2023ari begira, aldiz, Ogasunaren helburua da 100.000 pertsona fisikok aukera hori egitera iristea. Helburu hori lortzea gizarteak hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahaleginaren sari bat litzateke