Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2019ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: kanpainaren webgunea

2019ko errenta eta ondarea aitortzeko aurtengo kanpainarekin lotuta, dagokion atala argitaratu da gaur webgunean.

2020.03.04


Momentu honetan webaren eduki batzuk ez daude erabiltzeko moduan. Apurka-apurka argitaratuko dira, kanpaina hasi baino lehen. Zein egunetan argitaratuko diren e-postaz jakin nahi baduzu, Berriak/Harpidetza atalean erregistra zaitezke. Hala eginez gero, kanpainako beste eduki bat plazaratzen dugun bakoitzean jakinaren gainean jarriko zaitugu, eta besteak beste, eduki hauetako bat argitaratzen denean:

  • Gidaliburua.
  • Programak
  • Zerga informazioa.
Kontuan hartzeko datak:
  • Autolikidazio proposamenak onartzea: 2020ko apirilaren 6tik ekainaren 30era.
  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: 2020ko apirilaren 14tik ekainaren 8ra (epea luzatu daiteke ordu libreak egonez gero).
  • Aitorpenak aurkezteko epea: 2020ko apirilaren 15etik ekainaren 30era.