Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2018ko errenta eta aberastasuna aitortzeko kanpaina: zerga informazioa

Gaurtik aurrera 2018ko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke. Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.

2019.03.14


Egun gutxi barru, errentako laguntza programa argitaratzen denean, informazio hori programa horretara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.

Nola lortzen da zerga informazioa?

  • Pasahitz operatiboa, B@kQ edo ziurtagiria erabiliz, Gipuzkoatarian sartuta. Berehala eskuratzen da.
  • ​Gure bulegoetara etorriz. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
  • Internet bidez eskatu daiteke, pasahitz operatiborik, B@kQ identifikaziorik edo ziurtagirik gabe, edo, bestela, telefonoz eskatu daiteke, posta arruntez jasotzeko.