Zertarako balio du eta nola lortu sarbide bakoitza
Ondoren, zure online-izapide eta kudeaketak nola egin ditzakezun urratsez urrats azalduko dizugu.
- Inolako identifikazio-baliabiderik ez duen partikularra naiz
- BakQ-a duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
- BakQ-a duen, baina Izenpe Mobile ez daukan eta eskatu nahiko lukeen partikularra naiz
- Izenpe Mobile duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
- Ziurtagiri Profesionala duen langilea naiz eta sartu nahi dut
- Beste Ziurtagiri Digital bat duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
Inolako identifikazio-baliabiderik ez duen partikularra naiz
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiririk ez baduzu, identifikaziorik gabeko zerbitzu eta izapideetara besterik ezingo zara sartu.
Tramite horietara sartzeko, sakatu sarbide-panelaren goi-eskuin aldean ikusiko duzun "Sartu" botoia, "Zerbitzu eta Izapideak IDENTIFIKAZIORIK GABE" goiburuaren azpian.
Jarraian, hasi nahi duzun izapidea hautatu eta jarraitu bertan agertuko diren oharrak.
Zerbitzu eta izapideak IDENTIFIKAZIORIK GABE
BakQ ziurtagiria eskatu
Identifikazioa behar duten beste tramite eta zerbitzu batzuetara sartu nahi baduzu, BakQ ziurtagiria telematikoki edo presentzialki eska dezakezu.
BakQ modu telematikoan ziurtagiri bidez eskatu
Kontuan izan eskaera telematikoak Herritarren Ziurtagiria edo NANe eskatzen duela.
BakQ-a duen partikularra naiz eta sartu nahi dut atalean, ziurtagiriaren erabilerari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.
BakQ modu telematikoan bideo-identifikazioaren bidez eskatu
Horretarako, kameradun gailu mugikorra edo webcama eta mikrofonoa izan beharko dituzu.
Gainera, aukeratutako nortasun-agiria erakutsi eta interakzio eta ekintza fisikoak egin beharko dituzu, bizirik zaudela egiaztatzeko.
BakQ presentzialki eskatu
Izenpe-ren webgunean jasotako gainerako arreta gunez gain, Gipuzkoako Foru Aldundian eskaera tramitatu ahal izango da, bulego hauetako batean:
- Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentua
- Herritaren Informazio eta Arreta Bulego Zentrala. Foru Jauregia. Gipuzkoa plaza z.g. Donostia.
- Gizarte Politikako Departamentua
- Txara 2. Zarategi pasealekua, 99. Donostia.
- Ogasun eta Finantza Departamentua (hitzordua aurrez eskatuta)
- Departamentuko egoitza nagusia. Errotaburu pasealekua, 2. Donostia.
- Azpeitiko bulegoa. Julian Elortza kalea, 3.
- Bergarako bulegoa. Toki Eder, 5.
- Eibarko bulegoa. Arragueta 2, behea.
- Irungo bulegoa. Iparralde hiribidea, 6.
- Okendoko bulegoa. Okendo, 20. Donostia.
- Tolosako bulegoa. San Frantzisko, 45.
Izenpe Mobile eskatu
Dagoeneko BakQ baduzu, baina zure ziurtagiria erabiltzeko orduan segurtasuna eta erosotasuna handitu nahi badituzu, Izenpe Mobile kontuaren aktibazioa eska dezakezu, identifikatu eta egoitza elektroniko honetako tramiteetara sartu ahal izateko.
BakQ-a duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
Zure BakQ ziurtagiria erabiltzeko egoitza elektroniko honetako tramiteetara sartzeko, jarraian adierazitako urratsak jarraitu:
Beheko irudian adierazitako aukera hautatu:
BakQ bidez sartzeko aukera hautatzean, panel bat agertuko da, eta, bertan, zure NAN/AIZ eta zure BakQ-a aktibatzean definitu zenuen pasahitza sartu beharko dituzu. BakQ ziurtagiria 2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen, pasahitzaren ordez adierazitako koordenatua sartzeko eskatuko zaizu.
Datu hauek sartu eta behealdean ikusiko duzun "Jarraitu" botoia sakatu ondoren, sarbidea betetzeko behar duzun kodea duen SMS bat jasoko duzu zure mugikorrean.
Kontuan izan kodea duen SMSa jaso duen mugikorraren azken hiru zenbakiak erakutsiko zaizkizula. Era berean, panelak kodearen lehen 3 digituak erakutsiko dizkizu, kode zuzena dela egiaztatu ahal izateko. Kontuan izan jaso duzun kodearen azken 4 digituak baino ez dituzula sartu behar.
BakQ-a duen, baina Izenpe Mobile ez daukan eta eskatu nahiko lukeen partikularra naiz
Dagoeneko BakQ baduzu, baina zure ziurtagiria erabiltzeko orduan segurtasuna eta erosotasuna handitu nahi badituzu, Izenpe Mobile kontuaren aktibazioa eska dezakezu, identifikatu eta egoitza elektroniko honetako tramiteetara sartu ahal izateko.
BakQ eskatu ondoren, zure ordenagailuaren bidez BakQ zerbitzu-panelera sartu beharko zara Izenpe Mobile kontuaren aktibazioa eskatzeko, "Izenpe Mobile eskatu" botoia sakatuz.
Hemen zure BakQ kontuarekin sartzeka eta, ondoren, Izenpe Mobile app-a zure smartphonean deskargatzeko eskatuko zaizu.
App-a instalatu ondoren, sakatu "Jarraitu" zure ordenagailuan. Jarraian, terminoak eta baldintzak onartzeko eskatuko zaizu, eta "Onartu eta jarraitu" botoia sakatzeko, smartphonean duzun Izenpe Mobile apparekin eskaneatu beharko duzun QR kodea ikusi ahal izateko.
Izenpe Mobile aplikazioarekin parekatu beharko duzun QRa sortzeko, BakQ bidez identifikatu beharko zara. Identifikatu ondoren, zure apparekin parekatu beharko duzun QR kodea agertuko zaizu.
Zure QR kodea eta aplikazioa parekatzeko, sartu Izenpe Mobile aplikazioan eta adierazitako urratsak jarraitu, beheko irudietan ikus dezakezun bezala. Parekatzea amaitu ondoren, zure Izenpe Mobile app-a telematikoki identifikatzeko prest egongo da.






Izenpe Mobile duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
Zure izapide eta kudeaketa administratiboetara Izenpe Mobile app-aren bidez sartu nahi duzunean, hautatu beheko irudian markatutako aukera, eta zure smartphonean instalatutako Izenpe Mobile app-an, sartu ahal izateko onartu beharko duzun jakinarazpen bat jasoko duzu.
Jakinarazpen hau jasotzen duzunean, zure Izenpe Mobileko kontua aktibatzean definitu duzun PINa edo hatz-marka digitala sartu beharko duzu (app-a instalatzean aukeratutako konfigurazioaren arabera), eta app-ak behar bezala sartu zarela jakinaraziko dizu, beheko irudietan ikus daitekeen bezala:



Ziurtagiri Profesionala duen langilea naiz eta sartu nahi dut
Ziurtagiri Profesional bat baduzu eta sartzeko erabili nahi baduzu, sakatu "Hodeiko ziurtagiri profesionala" aukeran, "Beste identifikazio-sistema batzuk" atalean:
Ziurtagiri Profesionala erabiliz sartzeko, lehenik eta behin zure NAN/AIZ eta zure Ziurtagiri Profesionala sortzean definitu zenuen pasahitza sartu beharko dituzu. Sarbidea osatzeko, zure mugikorrera edo posta elektronikora bidalitako erabilera bakarreko kodea eskatuko zaizu, zure ziurtagiria sortzean definitu zenuen konfigurazioaren arabera.
Beste Ziurtagiri Digital bat duen partikularra naiz eta sartu nahi dut
Beste ziurtagiri digitalen bat baduzu, litekeena da egoitza elektroniko honetara sartzeko ere erabili ahal izatea. Kontsultatu Tramiteak online-Gipuzkoatarian identifikatzeko onartutako ziurtagiri digitalen zerrenda. Estatuko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan dago eskuragarri: Hornitzaileen eta ziurtagirien zerrenda.