Oharrak
2021-04-12 Zerbitzuaren etenaldi puntuala larunbatean, apirilak 17

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) bere azpiegituran egin behar dituen mantenu lan batzuk direla eta, datorren apirilaren 17an, larunbatean, 08:00etatik 16:00etara Tramiteak online-Gipuzkoatarian plataformara eta identifikazio elektronikoa behar duten gainerako zerbitzu telematikoetara sartzeko arazoak izan daitezke aipatutako ziurtagiria erabiltzen bada. Gorabehera honek ez du beste identifikazio bideetan eraginik izango (BakQ, e-DNI, Merkataritzako ganberako ziurtagiriak, etab.).

2021-03-31 2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: BAK

Gaurtik aurrera posible da egoitza honetako "Tramiteak online-Gipuzkoataria" atalean zerga informazioa eta errentako autolikidazio proposamena eskuratzea, aurretik lortutako BAK kodea erabiliz edo dagoeneko eskatu daitekeen BAK kode berriaren bidez.

2021-03-15 2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina: zerga informazioa

Gaurtik aurrera 2020ko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke. Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Tramiteak online-Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.